Albisteak

Herriarteko Pilota Txapelketako final-zortzirenak jokatuko dituzte bihar, ostirala

Zestoako pilotariek aurrera jarraitzen dute Herriarteko Pilota Txapelketan, lehen kanporaketan Lazkaoren aurka garaile atera ondoren. Bai etxean eta bai Lazkaon jokatutako norgehiagoketan, hiru partidetatik bi irabazi zituzten bi kasuetan, kanporaketa euren alde erabakiz.

Orain, final-zortzirenak jokatuko dituzte eta Andoain izango dute aurkari. Partidak bihar izango dira, ostirala, Andoaingo Arrate pilotalekuan, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Lehenik, kadete mailako Urrestilla eta Zabalaren txanda izango da eta ondoren, jubenil mailan, Azkue eta Uria neurtuko dira. Azkenik, nagusien mailako Sasiain eta Odriozolak jokatuko dute hirugarren eta azken partida.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide