Albisteak
Txindokira irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak iganderako
— 2025-05-15Agiro Mendi Klubak mendi-irteera antolatu du iganderako, hilaren 18rako. Irteera goizeko 8:00etan izango da Gurutzetik, eta ibilbidea Larraitzetik hasiko da, Txindokiko gailurrera igota, azkenik Auza Gaztelura iritsiz. Mendi-irteera hau haur nahiz helduei zuzenduta dago.
Egun osoko irteera izango denez, parte-hartzaile bakoitzak bere janari eta edarien ardura hartu beharko du.
Interesa dutenek izena eman beharko dute kiroldegian eta bihar, ostirala, izango da horretarako azken eguna. Prezioa parte-hartzaileen kopuruaren arabera zehaztuko da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide