Albisteak

Asteartetik aurrera Azpeitiko noranzkoan autobus geraleku berria jarriko da martxan

Datorren asteartean, martxoak 11, goizeko lehen ordutik aurrera, martxan jarriko da GI-631 errepide ondoan Azpeitiko noranzkoan egokitu den autobus geltoki berria.

Oinezkoek, Enekosauztegi kaletik joan beharko dute geralekura momentuz, Arozena pareko oinezkoen autobus geltokirako bidea itxi egingo baita egokitzapen lanekin jarraitzeko.

Argazkia: Zestoako Udala




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide