Albisteak
Arteagako festa eguna antolatzeko bigarren auzo batzarra egingo dute asteazkenean
— 2025-03-10Otsailaren amaieran, Arteagako auzotarrek festa eguna antolatzeko asmoz lehenengo bilera egin zuten. Orain, hiru aste beranduago, bigarren batzarra egingo dute martxoaren 12an, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, auzoko jolas-parkean.
Lehenengo bileran, hainbat lan-talde osatu zituzten, festa egunerako ekintza ezberdinen antolaketa eta garapena bideratzeko. Oraindik ez dute ezer finkatu, baina bileran ideiak partekatu eta proposamenak finkatzen jarraituko dute.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide