Albisteak

Asteazkenean hasi eta igandera arte luzatuko dira Arroagoiko Santio-Santanak

Bihar, asteazkena, hasiko dira Arroagoiko Santio-Santana jaiak. Arratsaldeko 19:00etan botako dute txupinazoa eta ondoren, trikipoteoa izango dute. 21:00etan herri afaria, Joxe Ramon “Akulu” eta Aitor Salegi bertsolariekin eta trikitilariek lagundutzarekin eta afal ostean, DJ OL_BER (Olaberri)-ren emanaldia. Azkenik, goizaldean, txokolatada eta gaupaseroen argazkia aterako dute eta jarraian, karrozara igo eta baserri baserri ibiliko dira auzotarrak.

Hemen duzue festetarako osatu duten egitaraua:

Uztailak 24, asteazkena – Santio bezpera

19:00. Txupinazoa. Jarraian, trikipoteoa.
21:00. Herri afaria: Joxe Ramon “Akulu” eta Aitor Salegi bertsolariekin eta trikitilariek lagundurik.
23:45. Erromeria goiz aldera arte Izer eta Alabier trikiti taldeak alaiturik.
03:00. DJ OL_BER (Olaberri)-ren emanaldia.
06:00. Txokolatada eta gaupaseroen ARGAZKIA. Jarraian, karroza baserriz baserri.

Uztailak 25, osteguna – Santio Eguna
10:00. Meza.
11:00. Patata tortilla lehiaketa (tortilla 10:30etarako Herri etxe elkartera eraman beharko da).
11:30. Idiakaitz txistulari taldea eta Zestoako albokariak. Jarraian Sagardo lehiaketa. Partaideak: Olaberri, Azketa, Igartza-Haundi, Etxeberri, Zelaikua, Azketaerrota eta Haritza.
12:00. Esku pilota finalak.
18:30. “Karmelo Matrakaren” omenez HERRI KIROL SAIOA: Harri jasotzen erakustaldia. Aizkoran erakustaldia.
23:00. ‘Elizagoien ahizpak’ trikitilariekin erromeria.

Uztailak 26, ostirala – Santa Ana Eguna
11:00. Meza Nagusia. Ondoren, Itxaropena dantza taldea. Jarraian, edadetuentzako hamaiketakoa Herri-etxe elkartean. Tartean bingoan jokatzeko aukera izango da.
17:00. Txan magoaren “Inpernutik natorren artista bat naiz ni” Ikuskizun berria.
19:00.Herritarren arteko kirolak frontoian.
23:00. Erromeria ‘Mugi pandero’ taldearekin. Jarraian Imanol DJ Pajaritoren emanaldia.

Uztailak 27, larunbata – Santa Ana II
12:00. Bizikleta proba III. Igarategi igoera.
18:00. Asto probrak: Pello Etxabe eta Artabilla.
19:00. Umore bakarrizketak. “Bakean dagoena bakean utzi binakako bakarrizketa”
21:00. Gazte afaria 70.eko hamarkadako janzkerarekin.
23:00. Saioa eta Maddalen trikitilariak.
02:00. DJ Kanuttoren emanaldia.Tartean, Zumba emanaldia.

Uztailak 28, igandea
12:00. Haur eta gaztetxoentzat Zurrumurruren eskutik “Txapela buruan eta ibili zirkuan” (Zirku animazioak, tailerrak eta jolasak frontoian).

16:30. Ujoasak (Izen ematea 16:00etan) eta txokolatada plazan.
18:30. Zezen txikiak eta poniak Leizarranen eskutik
22:00. Arroako jaietako argazki proiekzioa eliz atarian.
22:30. Erromeria Irati eta Amets trikitilariekin. Tartean, otarraren zozketa eta laugarren argazki lehiaketaren sari banaketa.

OHARRA: Festa Batzordeak ez ditu bere gain hartzen jaietan gerta litezkeen istripuak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide