Albisteak

Asteazkenean irekiko da V. Kobaz Koba Trail lasterketarako izen-ematea

Asteazkenean, hilak 11, zabalduko dute 2020ko Kobaz Koba Trail lasterketan parte hartu ahal izateko izen-ematea, goizeko 12:00etan, www.kirolprobak.com webgunean. Zestoako Udalak eta   Agiro Mendi Klubak elkarlanean antolatzen dute proba Arazi enpresaren laguntzarekin. Lasterketa datorren otsailaren 9en izango da, igandea. Bosgarren edizioa izango da aurtengoa eta aurreko urtetako arrakasta ikusita, izen-emateen kupoa betetzea espero dutela azaldu dute antolatzaileek. Hori dela eta, zerrenda betetzen bada, kanpoan gelditu diren korrikalarientzat itxaron zerrenda irekiko da.

Aurtengoan ere bi proba izango dira: Artzei bidea (15km) eta Zaldei bidea (26km). Ibilbide osoak “8” baten forma hartzen du eta Zestoako herria erdian kokatzen da. Zestoako lurretan paleolitoaren amaieran lehen gizakiak bizi izandako hainbat koba aurkitzen dira eta gizaki haien aztarna material eta labar arte ikusgarriak aurkitu dira. Lasterketaren ibilbidea berauetatik igarotzen da, kobaz-koba lehen gizakienak izan zitezkeen bideak jarraituaz.

Hemen duzue V. Kobaz Koba Trail probaren spota:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide