Albisteak

Asteburu honetan zabalduko ditu berriro ateak Lili Jauregiak

Osasun krisiak sortutako egoeraren ondorioz egindako geldialdiaren ondoren, Lili Jauregiko ateak bisitarientzat zabalduko dituzte asteburu honetan. COVID-19aren aurkako protokoloa jarri dute martxan: jauregiko garbiketa berrindartu dute eta bisitariek bete beharreko segurtasun neurriak zehaztu dituzte. Bisitariek dagoeneko erreserba dezakete txanda, www.lilijauregia.com webgunean edo 943 868 811 telefono zenbakian.
Ordutegiak, uztaila eta abuztuan:
  • Ostiral eta larunbatetan: 16:30ean gazteleraz eta 17:30ean euskaraz.
  • Igande eta jaiegunetan: 11:30ean gazteleraz eta 12:30ean euskaraz.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide