Albisteak

Aizarnan ekintzaz betetako asteburua izango dute

Festak bere horretan ospatu ezin badira ere, baimentzen dutenaren neurrian auzo elkarteak ere ari dira ekintza ezberdinak antolatzen. Aizarnaren txanda izango da asteburu honetan. Bihar ostirala, Irene Caminosen eskutik, haur eta gaztetxoek bizikleta probatzeko aukera izango dute zirkuituan 15:30ean. Ondoren, 17:30ean Irene Caminosek berak egingo du bizikleta erakustaldia.

Larunbat arratsaldean 18:00etan Joxe Kruz Gurrutxagaren eskutik “Umorea” bakarrizketa saioa izango da eta igandean, bertso pilota jaialdia frontoian arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Lauterdian  Aimar Egiguren eta Oier Alonso pilotariak arituko dira eta binaka berriz, Mattin Eizagirre eta Urtzi Egiguren, Aritz Anduaga eta Beñat Labakaren aurka. Tartean jardungo duten bertsolariak Ane Labaka eta Hagin Laburu izango dira




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide