Albisteak
Bi koronabirus kasu berri atzeman dira asteburuan Zestoan
— 2020-08-24Osakidetzak asteburuko herriz herriko datuak argitaratu ditu gaur eta azken 24 orduetan Zestoan koronabirus kasu positiborik atzeman ez bada ere, larunbatean, abuztuak 22, PCR bitartez bi kutsatu hauteman ziren. Azken kasu hauekin, guztira, sei dira herrian detektatu diren kasuak.
Ostiraletik atzora bitartean 29 dira Urola Kosta eskualdean zenbatutako kasu positiboak: Zortzina Azpeitian eta Zarautzen, Azkoitian bost, hiruna Aian eta Orion eta bi Zestoan. Azken 24 orduetan kasu bana atzeman da Aian, Azpeitian zein Zarautzen.
Osasun Sailak jakinarazi duenez, 4.711 PCR proba burutu ziren atzo EAEn eta 453 dira positibo eman duten pertsonak: 246 Bizkaian, 140 Gipuzkoan eta 43 Araban. EAEtik kanpo bizi diren 24 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osakidetzak.
Egin zaitez bazkide