Asteburuan hainbat ekimen izango dira Zestoan
Danbolin— 2016-04-15Honakoak izango dira asteburu honetan Zestoan izango diren ekimenak:
Apirilak 15, ostirala: 20:00etan GRAVNI pilota txapelketako partidak kiroldegian, Gipuzkoa Errioxaren aurka.
Apirilak 16, larunbata:
- 16:00etan GRAVNI pilota txapelketako partidak kiroldegian, Gipuzkoa Errioxaren aurka.
- 19:30ean “2 Poliedro” aurkezpena Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarena musikarien eskutik.
- Zestoako Gaztetxearen XXVII. urtemuga: 19:00etan Poteoa. 21:00etan Oilasko jana Udaletxe azpian. 23:00etan Bertsio Gaua eta ondoren DJak.
Apirilak 17, igandea:
- 09:30ean Mendi Irteera Santa Engrazira. Agiro Mendi Klubak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta.
- 10:30ean Bilboko “Amnistiaren norabidean, euskal preso eta iheslariak etxera” manifestaziora autobusaren irteera.