Albisteak

Asteburuan hiru positibo atzeman dituzte Zestoan

Osasun Sailak kaleratu berri dituen datuen arabera, hiru positibo zenbatu dituzte asteburuan Zestoan: bat ostiralean, bestea larunbatean eta azkena igandean. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko tasa 51,36koa izatetik 128,40koa izatera pasa da.

Eskualdean 44 positibo zenbatu dituzte ostiraletik igandera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan, joan den asteburuan baino bi kasu gehiago. Kasu gehienak Azpeitian atzeman dituzte, hamalau hain zuzen. Zumaian hamahiru positibo hauteman dituzte eta eremu gorrian jarraitzen dute han. Zarautzen zazpi kasu zenbatu dituzte, hiruna Azkoitian eta Orion eta bakarra Aizarnazabalen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide