Asteburuan Ukrainara bidalitako botikak iritsi dira helmugara

Pasa den astean Errusiak Ukrainaren aurka abiatutako gerra dela-eta hainbat zestoar elkartu dira herrialdeari ahalik eta laguntza gehien emateko.

Herrian botiken bilketa azkar bat egin zen eta larunbatean abiatu zen Gipuzkoatik Ukrainara furgoneta bat goraino beteta. Atzo, otsailaren 28a, iritsi zen helmugara eta banaketa egin zuten beharren arabera.

Botikak iritsi dira Ukrainara




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide