Asteburuko guardiako farmazietan aldaketak
Danbolin— 2018-01-15
Eusko Jaurlaritzako osasun sailak, aldaketak egin ditu asteburu eta jaiegunetako guardiako farmazietan. Hemendik aurrera horrela izango dira:
- Astelehenetik ostiralera arteko guardiak berdin jarraituko dute, hau da, goizeko 9:00etatik 22:00ak arte
- Larunbatetan 9:00etatik 14:00ak arte ere berdin.
- Larunbat arratsaldez 14:00etatik 22:00etara, igande eta jai egunetan Azpeitia eta Zarautzeko guardiako farmaziak izango dira gertuen ditugunak.
- Gaueko zerbitzua lehen bezala mantenduko da, gaueko 22:00etatik goizeko 9:00ak arte, Zarautzen Ispizua farmazia, Urdaneta kalean (943 13 31 83) eta Azpeitian, Alberdi farmazia, Jose de Artetxe kalean (943 81 59 74).
- Une oro guardiako botika nori dagokion jakiteko:
- Zestoako Zurutuza farmaziako erakusleihoko oharra
- Egunkarietan
- Cofgipuzkoa aplikazioan
- cofgipuzkoa.com webgunean