Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

2018ko udaleku irekietako begirale zein koordinatzaile eta kirol udalekuetako lan-poltsak irekiko ditu Udalak datorren astelehean, hilak 16. Apirilaren 27a bitartean egongo da izen-ematea zabalik.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa izango da:
– Eskabide-orria betetan.
– Natura sexualeko delituen gabezia edo erantzukizunezko adierazpena.
– Nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua.
– Derrigorezko Bigarren Hezkuntza tituluaren fotokopia konpultsatua.
– Lehiaketan baloratzen diren merituen fotokopia konpultsatauk.
OHARRA: 2017ko lan-poltsak izena emandakoak, ez daukate orduan aurkeztutako dokumentazioa berriro aurkeztu beharrik.
Informazio gehiago eta eskera-orria betetzeko aukera hemen.