Albisteak

Asteleheneko odol ateraketa EZ da bertan behera gelditu

Koronabirusa dela eta dena ixten, atzeratzen eta bertan behera gelditzen ari den honetan bada zerbait oso beharrezkoa eta bertan behera geldituko ez dena, asteleheneko odol ateraketa.

Gipuzkoako odol emaileen elkartekoek neurriak hartu dituzte odola arriskurik gabe eman ahal izateko. Horretarako, adibidez, anbulatorio barruan egongo den jende kopurua bestetan baino murritzagoa izango da, kutsadura saihesteko. Zestoako Odol Emaile taldeak, bestelako informaziorik izan ezkero, jaso bezain pronto zabalduko duela adierazi du. Eta gehitu dute “Egoera berezi honen aurrean, ez dugu beldurtu behar, etortzera animatu nahi zaituztegu, odolak beharrezkoa izaten jarraitzen baitu”.
Astelehen arratsaldeko 17:00tan hasiko dira ohikoa den moduan zenbakiak banatzen eta odol ateraketak, 18:00etatik 20:30etara bitartean izango dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide