Albisteak

Asteleheneko odol emanaldiak kiroldegiko frontoian egingo dituzte

Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta, odola ateratzeko aukera izango da datorren astelehenean, maiatzak 25. Ezohiko emanaldia izango da astelehenekoa, kiroldegian egingo da eta aurrez hitzordua dutenek soilik eman ahal izango dute odola. Zestoako odol emaileen taldekoek azaldu dute emaile berria egiteko asmotan dabiltzan horiek aurrerago eman beharko dutela izena eta martxoan odola eman zutenek uztailean emango dutela.

Asteleheneko hitzordura eskularru eta musukoekin joatea gomendatu dute baina bertan ere izango dute materiala. Elkarteko kideek eskerrak eman nahi izan dizkio Zestoako Udalari, frontoiko ateak zabaldu dizkietelako eta emaileei, egoera honetan odola emateko azaldu duten borondateagatik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide