ASURTZU – Erlo – Azpeitia – Aire zabaleko indusketa arkeologikoa

 

 

Asteburu honetan Azpeitiko gazte gogotsu hauek lagundu digute ekainean erabili genituen indusketako ekipamendu guztiak Erlotik jasotzen.

Eskerrik asko gazteak, bejon deizuela!!

 

Indusketa sarearekin babestu, ekipamendu guztiarekin porteadore lanak egin kotxetara, herrira jaitsi eta mangerarekin garbiketa lanak egin ditugu.

Beroak estutu bat eman die gazteei, batez ere eguzkitan garbiketak egiterakoan, baina freskagarri txiki batzuekin primeran domatu dute egiten zuen sargore beldurgarria.

Umoretsu bukatu ditugu egin beharrekoak.

 

Indusketako zonaldea ongi babestua gelditu da datorren urtera arte, bai pertsonentzat eta baita animalientzat ere.

Orain laborategiko ikerketak tokatzen dira egitea.

Ikerketen emaitzen berri izango duzue.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide