Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Eskola hobeto ezagutzeko beste aukera bat izango da gaur, ostegunez, Eskola Zabalik egunaren aitzakian. Egunerokotasunean, gela eta txoko bakoitzean, gure haur eta gaztetxoek egiten dituzten jarduerak ikusi ahal izango dira. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak bitartean, hitzaldi, olerki, antzerki eta musika emanaldiak ere izango dira. Eskola txikian ere ateak zabalik izango dituzte.