Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren apirilaren 6an hasiko da Lili Jauregiko Lilitarraren ohorea antzezlanaren sasoi berria. Hori dela eta, ate irekien jardunaldia antoaltu dute biharko, hilak 30. Jardunaldien helburua, jauregian eskaintzen diren zerbitzuak ezagutzera ematea da. Lilitarren ohorea antzezlanean aldaketa batzuk egin dituzte eta antzezlan berriaren aurrerapen bat ikusteko aukera izango dute bihar bertaratzen direnek. Horretarako, errealitate birtual teknologia erabiliko dute eta sarrera solairua eta erakusketa ikusi ahal izango dira. Bisitan parte hartu nahi dutenek, ez dute aurrez erreserbarik egin beharrik izango zuzenean bertara joatea nahikoa da. Bi ordutegi egongo dira: goizez, 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 15:00etatik 17:00etara.
Bestalde, Lili Jauregia Zestoako Udalarena denez, zestoarrek hilaren 6an jauregia doan bisitatzeko aukera izango dutela azaldu du Arazik. Saiora joan nahi duenak, pertsonalki eman beharko du izena Turismo bulegoan eta han Zestoako biztanle bezala identifikatzen duen agiriren bat erakutsi beharko du. Erreserba pertsonala dela azaldu dute beraz, norberak erreserbatu beharko du bere sarrera.