Atera zuk ere argazkia!

Aurreko batean, Maiatzaren 7ko galdeketa girotzeko argazki saioa proposatu genuen martxoaren 19rako. Argazki horiekin bideo txiki bat prestatzeko asmoa daukagu. Hala ere, norbait argazkia atera gabe gelditu bazen, oraindik garaiz dabil.

Hartu galdeketa adierazten duen plastikozko kartela eta atera argazki dotorea: bakarrik, taldean, kuadrillan, familian… Eta bidali e-posta honetara: hitziturri.zestoa@gmail.com

Hor dauzkazue orain arte atera diren argazki batzuk, eredu gisa.

Plastikozko kartela behar baduzue, eskatu Hitziturri Elkarteko kideei. Bestela, datorren asteburuan etxeetan jartzeko kartel horiek doan banatuko dira Zestoako plazan: martxoak 24-25 (ostiral-larunbata) arratsaldeko 19:00etatik aurrera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide