Atletismo Topaketen bigarren jardunaldia egingo da bihar goizean Iraetan
Danbolin— 2019-05-17Joan den larunbatean hasi ziren 2019ko Atletismo Topaketak Iraetako futbol zelaian. Guztira, 140 gaztetxok hartu zuten parte. Bihar, larunbata izango da topaketen bigarren saioa. Goizeko 09:30ean hasita, Zestoa eta Zumaiako neska-mutilek hainbat probatan hartuko dute parte: 400m, 60m eta 60m hesiak, pisu jaurtiketa, altuera edota jabalina jaurtiketa. Amaitzeko, erreleboen lasterketa ere egingo dute. Azken saioa hilaren 25ean egingo dute.