Albisteak

ATZEGIk erakusketa zabalduko du ostegunean Zestoan

ATZEGIk 1989an “Ezagutzea eta maitatzea bat dira” zioen bere kanpainan eta hori gogoan izanik antolatu da erakusketa. Udaleko areto nagusian izango da ikusgai, urriaren 25etik 28ra bitartean. Bailaran adimen desgaitasuna duten pertsonak hobeto ezagutzeko helburuarekin antolatutako ekimena da. Bertan, elkarteak bere ibilbidean zehar sortutako sentsibilizazio kanpainak, denbora libreko taldeen argazkiak eta Jon Andoni Martin argazkilari eta artista azkoitiarraren “Begirada garbiak” lana izango dira ikusgai.
Ostegunean egingo dute irekiera ekitaldia, arratsaldeko 18:00etan. Han, ATZEGIko ordezkariek aurkezpena egingo dute eta ondoren mokadutxo batez gozatzeko aukera egongo da.
Erakusketaren ordutegia:

o   Urriak 25, osteguna: 18:00-20:00.

o   Urriak 26, ostirala: 18:00-20:00.

o   Urriak 27, larunbata: 12:00-14:00.

o   Urriak 28, igandea: 12:00-14:00.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide