Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Hilda aurkitu dute atzo arratsaldetik desagertuta zegoen 70 urteko emakume azpeitiarra. Larrialdi zerbitzuek eta bilaketa taldeak aurkitu dute hilotza, eguerdiko 13:00ak aldean, Azkoitiko Txerloia parean, ibaian. Ertzaintzaren erreskate zerbitzuek gaur goizean hasi dituzte bilaketa lanak Loiolan eta mendi inguruan. Helikoptero bat ere badabil Azpeitia eta Zestoa artean emakumearen bila.