Albisteak

‘AUNDIYA’ FILMEKO ZATI BAT ZESTOAN GRABATU DUTE

Zestoako plazan “Aundiya” filmaren grabaketa lanetan aritu dira astearte honetan. “Altzoko Handia” Migel Joakin Elizegi (1818-1861) izeneko pertsonaian oinarritzen da pelikula. “Altzoko Handia” XIX. mendeko pertsonaia ospetsu bat izan zen, gaixotasun baten ondorioz izugarri hazi zen eta Europa zehar ere ezagun egin zen.

Moriarti Produkzioak ekoiztetxearen lan bat da eta Aitor Arregi eta Jon GaraƱo dira filmaren zuzendariak. Ekoiztetxe horrek, Loreak, 80 egunean edo Lucio filmak egin ditu, besteak beste.

Filmaren grabaketa Euskal Herriko hainbat herritan ari dira egiten. Zestoako plazako grabaketan, Tolosako plaza irudikatu nahi dute. Edurne Errasti eta Lorea Alberdi zestoarrak figurante lanetan ari dira.

Filma 2017an estreinatzea espero dute Moriartikoek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide