Albisteak

Aurkeztu da Asier Mendizabalek lurpean aurkitutako gerra garaiko tresnen erakusketa

Gaur arratsaldean, Asier Mendizabal berak Portalen ongi azaldu duenez, ezer gutxi kontatu digute gerra garaiaz. “Mahai gainean ez dago triparik, ez izerdi, ke edo leherketa usainik”, baina gaur mahai gainean zeuden tresnek gerra hartara zertxobait gerturatzen laguntzen zuten eta tresnak, gertakarien testigantza izateaz gain, espekulatzeko aukera ematen zuten. Metalezko detektore bidez urteen poderioz, batez ere Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako lurpean aurkitzen joan den armak, kaƱoi zatiak, karlistada garaiko pistola, fusil, kaskillo eta bala mota ezberdinak, metralla, granada, gudarien zenbakidun txapak, kantinplora, plater, kartutxera, garbitasun tresnak, txanponak, gerriko zatiak eta beste hainbat eta hainbat gauza berezi daude ikusgai urriaren 31 arte, astelehenetik ostegunera bitartean.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide