Albisteak

Aurkeztu dute Arroabeko karmeneteko egitaraua

Uztailaren 15etik 17ra ospatuko dituzte aurten Karmenak Arroabean. Auzoko festa batzordeak jakinarazi du egitaraua. Askotariko ekintzak antolatu dituzte bi urteren ostean festak behar bezala ospatzeko.

Hemen egitaraua osorik:

Uztailak 15, ostirala: 

11:00etan, ume jolasak.

12:00etan jubilatuen meza.

12:30ean, jubilatuen pala partida. Ondoren, jubilatuen eta haurren bazkaria. Bazkalostean, trikitilariak.

17:00etan, txokolatada. Ondoren, gaztetxoen pala txapelketa.

19:00etan, pala txapelketaren finala.

21:00etan, herri afaria.

23:00etan: Kontzertuak 12 Iratzar 22 erromeria eta DJ Balber. 

Uztailak 16, larunbata: 

06:00etan, karroza.

11:00etan. puzgarriak.

11:30ean, paella lehiaketaren hasiera.

12:00etan, Karmen eguneko meza.

14:30ean, kuadrillen bazkaria.

17:30ean, kuadrillen arteko jolasak zezenekin.

19:00etan: GOTx elektrotxaranga.

23:00etan, kontzertuak Unidad Alavesa, Iheskide eta DJ Bull. 

Uztailak 17, igandea: 

10:30ean, Lopeneren abereak.

12:30ean, Arroako dantza taldearen ikuskizuna.

17:00etan, bingoa.

18:00etan, bertso saioa: Uxue Alberdi, Amaia Agirre, Andoni Egaña eta Iker Zubeldia. Ondoren, sagardo dastaketa.

Afalostean, Izer eta Alabierren emanaldia.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide