Albisteak

Aurrekontu parte hartzaileen bozketaren emaitzak aurkeztuko dituzte ostegunean

Aurrekontu parte hartzaileen bozketaren emaitzak aurkeztuko dituzte ostegunean, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.
Herritarrek bi asteko epea izan dute hamabi proiekturen artean aukeratzeko eta bihar, zestoarrek gehien bozkatutako proiektuak zein izan diren azalduko dute udal ordezkariek.

Hauek dira bozketa fasean izan diren proposamenak:

1. Uztapide parkeko berrikuntza lanak (22.345,89€)

2. Zestoako erdigunean informazio panelak egokitzea, edozein tokitan jartzea sahiesteko (2.319,03€)

3. Zestoak Herri Eskolako HH 2-3 eraikineko parkeko berrikuntza lanak (18.288,91€)

4. Aizarnako plazako hormak berritzea (6.325,95€)

5. Aizarnako plazako galtzada harriak eta espaloia berritzea (23.342,91€)

6. Aizarnako pilotalekuan dauden bi lokaletan hezetasun arazoak konpontzeko aireztapena hobetzea (2.418,40€)

7. Aizarnako parkean jolas inklusiboak hartzeko egokitzapen lanak (11.970,83€)

8. Arroarrekan aparkalekutik autobus geltokira arte irisgarritasuna hobetzeko lanak (24.962,30€)

9. Arroabeko erabilera anitzeko Sakulupe parkean interbentzioari jarraipena ematea (8.974,45€)

10. Arroabeko parke publikoak berritzea (24.995,23€)

11. Ibañarrietako Gañetabidea hobetzea (4.210,80€)

12. Ibañarrietako argiteria hobetzea (4.210,80€)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide