Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak 75.000 euro bideratuko ditu aurrekontu parte hartzaileetara eta herritarrek egindako proposamenak aurkeztuko dituzte datorren ostegunean, abenduak 1, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.
Abenduaren 2tik 13ra bitartean bozketa fasea izango da, eta prozesua abenduaren 15ean amaituko da. Hirugarren herri batzarra egingo da egun horretan, eta bertan emaitzak aurkeztuko dituzte. Horrez gain, irizpideak nola aplikatu diren azaldu eta hautatutako inbertsioen berri emango da.