Albisteak

Aurrera jarraitzen du mendi asteak

Asteartean eman zioten hasiera Agiro Mendi Klubak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatutako mendi asteari. Jose Ramon Agirrek Cook mendiaren inguruan egindako dokumental emanaldi eta solasaldiarekin hasi zuten astea. Atzo, asteazkena, korapilo tailerra eskaini zuen mendi federazioko kide batek.

Bihar, ostirala, emango diote amaiera asteari, Jose Luis Eizagirreren Nepaleko Dhaulagiri mendiari buruzko ikus-entzunezkoarekin. Eizagirre bertan izango da han bizitakoak kontatzeko. Arratsaldeko 19:45ean izango da hitzordua, Alonderon.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide