Aurretiazko botoa

Maiatzaren 7an, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko urrats bat ematera goaz. Galdera bat egingo zaie herritarrei: Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritar? Baina egun horretan bertan bozkatu ezin duenak aurretiazko botoa eman ahal izango du, Hitziturrik Laranjadi plazan duen lokalean, apirilaren 24tik aurrera.

  • Apirilaren 24tik 28ra, 18:00etatik 20:00etara
  • Apirilaren 29an eta 30ean, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara
  • Maiatzaren 4an eta 5ean, 18:00etatik 20:00etara
  • Gaixotasun edo ezintasunen bat dutenek etxetik bozkatzeko aukera ere izango dute. Jarraipen Batzordeko kide bat joango zaie etxera. Horretarako, hainbat aukera daude: Hitziturriko lokalean eskaera egitea, Hitziturriko kideren bati adieraztea, edota hitziturri.zestoa@gmail.com helbidera idaztea.

Zer agiri onartuko da botoa emateko?

  • Bizilekuko udalerria “Zestoa” jartzen duen Nortasun Agiria (NAN) edo pasaportea izanez gero, nahikoa izango da horrekin.
  • NANan Zestoa agertu ez, baina bertan erroldatuta egonez gero, NANrekin batera errolda-agiria beharrezkoa izango da.
  • EHNArekin bozkatu ahal izango da, baina errolda-agiriarekin batera aurkeztuz.
  • Etorkinen kasuan identifikatzeko balio duen argazkidun agiri ofizialen bat beharko da (pasaportea, AIZa NIEa, gidabaimena…) eta errolda agiria, identifikazio agirian bizilekua Zestoa dela zehazten ez bada.

Zenbaketa

Aurretiazko boto guztiak maiatzaren 7an kontatuko dira 20:00ak aurretik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide