Albisteak

Aurrez botoa emateko aukera maiatzaren 7ko galdeketan

Maiatzaren 7ko estatus politikoaren inguruko herri galdeketan, aurrez botoa emateko aukera izango da Portale kalean duten Gure Esku Dagoko lokalean, Hitziturriko kideek jakinarazi digutenez.

Hauexek egun eta ordutegiak:

Apirilaren 24tik 30era, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean .

Apirilak 29 eta 30ean 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Maiatzak 4 eta 5ean arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide