Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Agiro Mendi Klubak Sonporten iraupen eskia egitera joateko irteera antolatu du, otsailaren 20etik 22ra bitartean. Irteera arratsaldean izango da, ordua aurrerago zehaztuko da, eta itzulera otsailaren 23an egingo da.
Bidaiara joateko garraioa norberaren kontura izango da, eta egonaldia Sonporteko aterpean egingo da. Parte-hartzaileek bi gau, bi gosari eta afari bat izango dituzte. Prezioa 80 eurokoa izango da eta aterpean bertan ordainduko da.
Bidaiara joateko interesa dutenek kiroldegian eman beharko dute izena, eta lehenbailehen egitea gomendatzen da, lekuak mugatuak direlako. Gehienez, 25 pertsona onartuko dira, eta kopuru horretara iristean izen-ematea itxiko da.