Albisteak

Aurten ere Zoroperi eguna egitarau zabalarekin dator

Zoroperia eguna ospatuko da aurten ere, abenduaren 26an. Herriko eragile ezberdinen artean egun osoko egitarau zabala antolatu dute.

Goizeko 10:00etan hasiko dira Idiakaitzeko txistulariak dianarekin jaieguna girotzen, hauen kalejirak eta hainbat belaunalditako trikitilariek musikaz beteko dituzte herriko txoko guztiak. 18. Barazki eta fruta lehiaketak, Urolako XXV. Ezti lehiaketak eta XXIV. Zestoako Sagardo lehiaketak nekazaritzaren trebetasuna ekarriko dute plazara. Erlea, erlezaintza eta erlauntza produktuen erakusketa didaktikoa ere egingo da 12:30etik aurrera eta erlaunztzako produktuak dastatzeko aukera izango da. Bitartean, Zestoako artisauek beren sorkuntzak erakutsiko dituzte, inguruko baserritarren produktuekin batera merkatua kolorez betez. 12:45ean, Barazki eta Fruta, Ezti eta Sagardo lehiaketetako sari banaketa egingo da plazan eta ondoren sagardo dastaketa egingo da.

Eguerdian, Gaztetxean baba jana egingo dute. Arratsaldean, festa giroak berriro hartuko du martxa 17:00etan txarangak musikatuko duen “Guazen kiroldegira” alaiarekin. Gaztetxekoek barra jarriko dute kiroldegiko aterpean. Ondoren, Herri kirol eta pilota jaialdia, izango da Abantzu Pilota Klubak antolatuta, Kiroldegian. 18:00etan. umeei zuzendutako ikuskizuna egingo da, Zapotxin pailazoak, “Esan, galtzerdi maitea!” ikuskizuna aurkeztuko du Kultur etxeko aretoan.

Ilunak hartuta, 19:00etan Erniarraitzek antolatutako bertso-poteoa egingo da Aitor Sarriegi eta Jon Gurrutxaga parte-hartzearekin. Fan&GO erromeria taldeak, dantzarako giroa jarriko du udaletxeko arkupetan 19:30etik afaldu arte eta afal ondoren saioarekin jarraituko dute.

Zoroperi eguneko azoka plazan
10:00:
· Idiakaitz txistulari taldearen diana.
· XXXIII. Barazki eta fruta lehiaketa.
· Urolako XXV. Ezti lehiaketa.
· Erlea, erlezaintza eta erlauntza produktuen erakusketa didaktikoa (azalpenak 12:30etik aurrera).
· Erlauntzako produktuen dastaketa.
· XXIV. Zestoako Sagardo lehiaketa.
· Segurako talogileak, artisauak eta salmenta-postuak.
11:00:
· Trikitilariak,kalejiran.
12:15:
· Herriko trikitilariekin Itxaropena danza taldeko kideen dantza saioa plazan (edonork har dezake parte).
12:45:
· Barazki eta Fruta, Ezti, eta Sagardo lehiaketatako sari banaketak. Ondoren, sagardoa dastatzea, plazan.

Arratsaldean festa giroa herri osoan zehar
17:00:
· “Denok kiroldegira” kalejiran txarangarekin.
· Ondoren, Herri kirol eta pilota jaialdia, Abantzu Pilota Klubak antolatuta,Kiroldegian.
· Herri kirolak (harri-jasotzea; lokotx-biltzea eta karga eramatea) hiru talderen artean: Aizarna, Akoa eta Zestoa.
· Pilota: Txapei III – Apezetxea / Sasiain – Aizpuru.
18:00:
Zapotxin pailazoaren “Esan, galtzerdi maitea!” ikuskizuna, Kultur Etxeko aretoan.
19:00:
Bertso-poteoa Erniarraitz taldeak antolatuta: Aitor Sarriegi eta Jon Gurrutxaga.
19:30 eta 22:30:
Fan&GO erromeri taldea, udaletxeko arkupetan.

* Baserritar jantzita atera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide