“Aurten txapa emango dugu, eta txapak emango ditugu”
— 2022-09-29Euskaraldian izena emateko epea, zabalik
Euskaraldiaren hirugarren edizioan belarriprestek eta ahobiziek izena emateko epea atzo, irailaren 28an, ireki zuten.
Hirugarren Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da, eta, aurrekoetan bezala, helburu nagusia euskararen erabilera handitzea izango da, herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta. Ekimenak helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.
Izen-ematea online izango da. Aurreko edizioetan parte hartu dutenek, izen-ematea eguneratu beharko dute.
Txapak herrian banatuko dira.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide