Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aurtengo festen inguruko balorazioa egiteko bilera egingo du Festa Batzordeak datorren asteazkenean, irailak 20, arratsaldeko 18:30ean, Alonderon. Bilera irekia izango da, beraz, edonork har dezake parte. Ekitaldi nagusienak errepasatzeaz gain, parte-hartzaile kopurua, antolaketa, festa egunetan izan den giroa aztertuko dira. Horrez gain, hobetu beharreko ekitaldien inguruko hausnarketa egingo da. Festa Batzordearen funtzionamendua ere aztertuko da, eta jaien balantze ekonomikoaren berri emango da.
Bileran parte hartzeko ahalegin berezia egitea eskatu du Udaleko Kultura Sailak, datorren urtean kontuan hartu beharreko gauzak identifikatzeko baliagarria izango delako.