Albisteak

AURTENGO JAIEN BALORAZIOA EGITEKO BILERA

Ostegun honetan, irailaren 17an, ospatu berri ditugun Amabirjin Jaien balorazioa egiteko bilera izango da. Bilera 19:30ean hasiko da eta Kultur Etxean izango da.

Eztabaidarako gidoia:

Festa batzordearen funtzionamendua: Bilera kopurua eta egutegia. Parte-hartzaileen kopurua eta profila. Lanerako ardura banaketa (jende asko prest, gutxi…). Bestelako aipamenik…

Eguneko ekitaldiak banan-bana: Parte-hartzaile kopurua (egokia, gutxi, asko…). Antolaketa (arazoak, hurrengo urterako kontuan hartzeko gauzak…). Jende-giroa (hotza, ederra). Besteak

Festak orokorrean: Zerbait falta izan da / Zerbait soberan zegoen? Egitarauaren egiturari buruzko balorazioa (umeen eguna, zaharren eguna… / goiza, eguerdia, arratsaldea, gaua…). Datorren urterako kontuan hartu beharreko gauzak.

Besteak: Jende kopurua zekorketatan. Behin behineko balantze ekonomikoa…




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide