Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Duela urtebete baino gehiago, Biolurrek Amillubi Lurra Taupaka proiektua abiatu zuen, Iraetako Amillubi baserria eta bere lurrak modu kolektiboan eskuratzeko asmoz. Ordutik, hainbat lan eta ekimen burutu dituzte bertako kideek.
Iganderako, hilaren 22rako, auzolanerako deialdia zabaldu dute Amillubiko kideek. 09:00etarako jarri dute hitzordua Amillubin bertan, eta baratze lanak gauzatuko dituzte 13:00ak arte. Parte hartzeko, 943 76 14 47 telefono zenbakira deitu edo info@amillubi.eus helbidera idatzi beharko da.
Norbaitek Amillubiko kideekin harremanetan jarri nahi badu, koordinazioa@amillubi.eus helbidera mezua idatz dezake. Aldiz, diru bilketarekin laguntzeko aukera dute herritarrek amillubi.eus webgunean.