Albisteak

[ARGAZKIAK] Aurrera doaz Txokoko Txapelketako final-laurdenak

Hamalau bikote hasi ziren maiatzaren 22an aurtengo Txoko Txapelketako txapela lortzeko lehian. Zortzi bikote sailkatu ziren final-laurdenetara, eta bi multzotan banatuta ari dira norgehiagokak jokatzen. Multzo bakoitzean, bikote guztiek elkarren aurka jokatuko dute.

Aste honetan zehar partidak egunero jokatu dira, eta aste honetako azken neurketa gaur, ostiralez, izango da. Xora-Andu eta Mikel-Valor bikoteak lehiatuko dira, 19:00etan.

Multzo bakoitzeko bi bikote onenak sailkatuko dira finalerdietarako, eta horiek ekainaren 30ean edo uztailaren 1ean jokatuko dira, parte-hartzaileen egutegiaren arabera. Lehen bikotea jada sailkatu da finalerdietarako: Julen eta Manex txapeitar anaiak, Mikel eta Valorri 30-28 irabazita atzoko partidan. Final handia uztailaren 4an jokatuko da.

Hurrengo astean finalerdiekin jarraituko dute, eta hauek izango dira partidak:

Ekainak 24, asteartea
– 19:30ean, Mikel-JV vs. Josu-Aner

Ekainak 25, asteazkena
– 18:30ean, Muno-Jon vs. Xabat-Xela

Ekainak 26, osteguna
– 18:30ean, Muno-Jon vs. Oier-Kix
– 19:00etan, Xora-Andu vs. Josu-Aner




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide