Albisteak

Auzolana eta Haziak liburuaren aurkezpena larunbatean Amillubin

Larunbat honetan, urriaren 26an, auzolan saioa, Haziak liburuaren aurkezpena eta solasaldia antolatu dute Amillubin, Portale Kultur Elkartearen laguntzarekin batera.

Auzolana goizeko 9:00etan hasiko da Amilibia baserrian, Haziak liburuaren aurkezpena 12:00etan izango da, Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal idazleak bertan direlarik. Ondoren 13:00etan solasaldia eta mokadutxoa egongo da.

Auzolanean parte hartu nahi dutenek, info@amillubi.eus helbidera idatzi beharko dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide