Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzoko osoko bilkuran azaldu zutenez, datorren azaroaren 4an, astelehena, zabalduko dira kiroldegiko ateak. Egun horretan instalazioak erabili ahal izateko, beharrezkoa izango da bazkide egitea. Horretarako urriaren 28tik aurrera, kiroldegiko harrera gunea zabalik egongo da goizeko 9:00etatik 17:00etara.
Orain bazkide egiten direnek, 2020ko kuota ordainduko dute eta beraz kuota horrek 2020 urte osorako balioko du. Dena den, 2019an instalazioak erabiltzen hasteko beharrezkoa izango da bazkide izatea.