Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Manex Beristain Agirreren “Azken galdera amari” liburuaren aurkezpena izango da gaur Portalen, arratsaldeko 18:00etan. Antolatzaileen esanetan, aurkezpena heldu nahiz haurrentzat izango bada ere, haurrak badatoz gurasoekin etortzea komeni da. Harrekin heriotza eta doluaren gaia lantzea du helburu liburuak eta istorioa benetako gertaeretan dago oinarrituta.
Azaroaren 28an Aizarnan ere izango da liburuaren aurkezpena bertako herri elkarteak antolatuta.