Albisteak

Azken hamar egunetan ez dute kutsatu berririk atzeman Zestoan

Abenduaren 31ean zenbatu zen azken koronabirus kasu positiboa Zestoan. Azken hamar egunetan, ez da positibo bat ere atzeman. Horren isla da azken 14 eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia tasa metatu baxua, 154,08 kasukoa da hain zuzen ere.

Eskualdean 74 kasu positibo atzeman ditu Osasun Sailak asteburuan. Aizarnazabalen zenbatu dira kasu gehien, 21. Azken egunetako positiboen gorakada ikusita, behaketa egitea erabaki zuen Osakidetzak eta froga horietan atzeman dira kasu berri gehienak. 100.000 biztanleko azken hamalau egunetako kasu metatuakĀ  berriz ere gora egin du, 9232,77 kasukoa izatera iritsi arte. Zumaia ere eremu gorrian dago eta 14 kasu gehiago zenbatu dituzte asteburu honetan.

Azpeitian ere positibo kopuruak gora egin du, hamabi kasu zenbatu dituzte ostiraletik igandera bitartean. Zarautzen hamaika izan dira baieztatutako positiboak, sei Azkoitiafn, hiru Getarian, bost Orion eta bi Aian.

Neurri berriak

EAEko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku batzordea bildu berri da gaur eguerdian. Datozen asteetan ezarri beharreko neurriak finkatu dituzte eta horien berri eman du Josune Sagardui Osasun Sailburuak. Bihartik aurrera, eremu gorrian dauden herriak itxiko direla iragarri du Sagarduik eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa arteko sartu-irteerak mugatuko dituztela. Bestalde, eskola kiroleko entrenamenduak baimenduko dituztela jakinarazi du, beti ere, sei pertsona baino gutxiagoko taldetan.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide