Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gorakada handia izan dute kasuek azken hiru egunetan herrian: 38 kasu zenbatu dituzte astelehenetik asteazkenera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan. Hala iragarri berri du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak datuei buruz kaleratzen duen txostenean. Astelehenean, 17 kasu zenbatu zituzten, 6 asteartean eta 15, asteazkenean. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia metatua ia bikoiztu egun da astelehenetik hona; 2182,85 kasutan kokatu da -astelehenean 1438,11 kasukoa zen-.