Albisteak

Azken orduetan ez dute koronabirus kasurik atzeman herrian

Osasun Sailak ez du koronabirus kasurik atzeman azken orduetan Zestoan. Eskualdean, 29 kasu zenbatu dituzte, gehienak Azpeitian. Guztira, 11 kasu baieztatu dituzte han. Orion eta Azkoitian zazpina kasu, Zarautzen hiru eta Errezilen bat. Zumaian, Getarian, Aizarnazabalen, Aian eta Beizaman ere ez dute positiborik atzeman.

Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban 10.631 froga egin ditu azken orduetan Osakidetzak eta horietatik 941 positibo detektatu dira (egindako frogen %8,9a): 411 Gipuzkoan, 375 Bizkaian eta 146 Araban. EAEtik kanpo bizi diren  bederatzi pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Ospitaleratu kopuruak behera egin du. Hiru lurraldeetan 483 pertsona daude erietxeetan, atzo baino 33 gutxiago. ZIUko unitateetan 141 gaixo daude, atzo baino lau gutxiago.

Nafarroan, 2.363 antigeno eta PCR froga egin dituzte azken ordueta eta horietatik 136 kasu positibo baieztatu dituzte. Joan den irailaren 5etik izan dituzten daturik onenak izan dira Nafarroakoak.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide