Azken ostiraleko elkarretaratzea deitu du Sarek hilaren 27rako
Danbolin— 2023-01-26Hileko azken ostirala izanik, euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko kontzentrazioa deitu du Zestoako Sarek ostiralerako. Neguko ordutegira itzuliko dira hitzorduak. Hori horrela, arratsaldeko 19:30ean izango da elkarretaratzea, plazan.