Azken plazak gelditzen dira Zestoako Arte Eszenikoen Eskolan
Danbolin— 2022-10-05

`Guateke“ antzezlana (Argazkia: Eider Iturriaga)
Zestoako Arte Eszenikoen Eskolak 2022-2023 ikasturterako matrikulazio epea hilaren amaierara arte luzatu du. Plaza gutxi batzuk gelditzen direla jakinarazi dute, eta parte hartu nahi dutenek eromenprodukzioak@gmail.com helbidera idatzi edo 658739032 telefonora deitu beharko dute.
Haur, gazte eta helduentzako antzerki saioak eskainiko dituzte. Horrez gain, haur eta gazteen taldean zirku tailerra eskainiko dute Zirkuolaren eskutik. Helduen taldean ahotsa eta pertsonaia lantzeko tailerrean izena emateko aukera ere egongo da. Ander Lipusek eskainiko du saioa, eta hiru eguneko iraupena izango du.