Azken TXANPAN sartu gara!!!

Aste honetan bukatuko ditugu euskara ikastaroak Zestoako euskaltegian; giro onean amaitzen saiatuko gara gainera, klaseko poteo-afari, txango-bazkari eta afari-meriendekin. Eguraldia lagun, seguru merezitako agur-festak izango direla. Lan handia egin baitugu aurten eta orain, azken txanpa! ‘Azken txanpa… nondik ote dator esapide hori? Zer da ‘txanpa‘?

Hiztegiak honela dio: Estropadetan, arraunaldi bizkorra.

Hara! Udako kirol erreginari lotutako esaera dugu, orduan! Horrela bada, gustura eragingo diegu arraunei azken txanpa honetan, denok batera, taldean, euskararen olatua indartsu hartu eta estropada irabazteko!!!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide