Albisteak

Azkoitia-Donostia lineako autobus askok erdigunean geldialdirik ez dute egingo San Sebastian egunean

Bihar, San Sebastian eguna dela eta, aldaketak izango dira uk01 lineako autobusean. Lurraldebusek jakinarazi duenez, linea horretako autobusek ez dute Donostiako erdigunean geldialdirik egingo 9:12ko zerbitzutik 20:12ra arteko zerbitzura bitartean. Ordu tarte horietako autobusak zuzenean Donostiako autobus geltokira joango dira.

Itzultzeko autobusa ere autobus geltokian hartu beharko da eta han ordu laurden egongo da zain. Zerbitzu horiek ere erdigunean ez dute geldialdirik egingo. Bestalde, goizeko lehen hiru zerbitzuek eta iluntzeko azken biek ohiko zerbitzua egingo dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide