Albisteak

Azoka egunean, azaroak 19an, Arroabeko sarrera eta irteerak mugatuak izango dira

Arroabeko azokarako mugikortasun oharrak jakinarazi dituzte antolatzaileek. Garraio publikoa leheneztea gomendatzen dute auzora gerturatzeko aukera zabala da eta. Donostia – Bilbo tren zerbitzua orduero pasatzen da noranzko bietan eta autobuses hiru lineak dute Arrobean geralekua, UK01 UK06 eta DB04. Autoz edo motorrez gerturatzen direnek Sansinenea industrialdean utzi beharko dute ibilgailua eta oinez gerturatu.

Auzotarrei, plaza inguruan autorik ez aparkatzeko eskatzen zaie, bertako sarrera irteeretako pasabidea libre uzteko. Egunean bertan, azoka ordutegian (10.00-14.00) autoak ahalik eta gutxien mugitzea eskatzen da eta mugitzekotan kontutan hartzeko azoka dagoela, beraz, poliki eta adi ibili behar dela normalean baino jende gehiago ibiliko delako kalean.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide