Albisteak

Azpeitia eta Zestoa arteko bidegorria astelehenetik aurrera itxita egongo da mantentze-lanengatik

Datorren astelehenetik, apirilaren 22tik aurrera, mantentze-lanak egingo dira Urolako bidegorrian, zehzaki Azpeitia eta Zestoa arteko tartean. Lanak 07:00etatik 15:00etara bitartean egingo dira, eta bidegorria itxita egongo da ordutegi horretan.

Lehenik eta behin, Zestoa eta Corrugados Lasao fabrikaren arteko bidegorri zatia itxiko da, beharrezko lanak egiteko. Lanak amaitutakoan, Corrugados Lasao eta Ezkuzta arteko tartearekin jarraituko da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide